jueves, 26 de septiembre de 2013

EL CORAZÓN DEL ROBLE/HARITZAREN BIHOTZA







España
Director: Ricardo Ramón, Angel Izquierdo
Animación

A las monas se nos ha subido la fama a la cabeza y hemos decidido hacer subcontratas para que vean las pelis por nosotras y tener más tiempo de refitoleo, que es lo que nos gusta. Nuestra nueva colaboradora es A-mona. No cobra, pero le hemos dicho que así hace curriculum y se va a ocupar de la sección en euskara. Os dejamos su primera crítica.

Herensugeak - Haritzaren bihotza
Batzuek kontrakoa pentsatuko badute ere, irakasle batentzat ez da batere atsegina astelehen goizean ikasleekin zinera joatea, are gutxiago Belodromoan bada. 
Horrelaxe tokatu zaigun aurtengo Zinemaldian, eta hara joan gara troupe osoa pelikula ikustera.
Hainbeste ume antolatzea ez da erreza eta animatzaileen lana ezinbestekoa da. Pelikula hasi bezain pronto, ordea, komunera joateko gogoa tantaka pizten zaie eta zaila izaten da pelikularen haria jarraitzea, sortzen diren arazo larriak ez hitz egiteagatik: batak besteari hamaiketakoa kendu, bezperan gertatutakoa taldeari kontatu beharra edo puzker jasangaitza.
Inguru horretan, zaila da pelikula baten nahiko datuak jasotzea kritika egiteko, baina ikusi nituen zatiek aspertu nindutenean eta ez nuen alde egin talde osoa nirekin eraman behar nuelako.
Animaziozko filma izanda, irudiak berebiziko garrantzia du. Kasu honetan ematen du bertan jarri dutela aurrekontu gehiena, gidoia albo batera utziz. Eta hor hasten dira pelikula honen hanka sartze larriena: moralismoz eta bostduroko esaldiz betetako pelikula batean, zein rol utzi digute emakumeoi?  Emaztea eta alaba, ondokoa garatzen uzten ez duten loreontziak. Penagarria gaur egun horrelako estereotipoekin jarraitzea.



























No hay comentarios:

Publicar un comentario

Comments system

Disqus Shortname